Elikagaigintzarako packaging-soluzioak eta enbalaje-produktuak Gipuzkoan

Zerbitzuak

BISITAK ETA BANAKETAK ALDIZKA: GUTXIENEKO STOCKAK

Ba al du zentzurik zure biltegia ontziz betetzeak, saltzen duzuna janaria izanda?

Gure produktuak galkorrak ez direnez, beste hornitzaile batzuk bisiten eta banaketen kostua murriztu asmoz, bezeroak gutxitan bisitazen dituzte eta biltegiak kargatzen dizkiete. Zubelzun, hain justu ere, kontrako aukera egiten dugu. Gure etengabeko bisita eta banaketei esker, bezeroak ez ditu zertan mantendu behar biltegi handi bat eta horrek dituen kostuak (stocka geldirik, dirua inbertituta, materialak hondatzeko arriskua, espazioa okupatuta). Astean edo hamabostean behin egiten ditugu bisitak. Produktu-entregak: eguneroko banaketak hiriburuan, astero hirigune ertainetan eta hamabostean behin gainerakoetan.

EXPRES FABRIKAZIOA, 10 EGUN BAINO GUTXIAGOAN

Gure produktu pertsonalizatuetariko asko 10 egun baino gutxiagoan fabrika ditzakegu.

Jakinaren gainean gaude zer nolako garrantzia duen inaugurazio-egunak edota zure profesionaltasunari beti eusteak, horregatik pertsonalizatzen dizkizugu produktuak denbora errekorrean.

BILTEGIA - STOCKA

1.000 erreferentzia baino gehiago, entregatzeko prest. Zain egon beharrik ez izateko.

Zure eskaeren biltegiratze pertsonalizatua. Zure lokalari probetxu guztia aterata, zuretzat zein zure bezeroentzat benetan garrantzia duenerako erabil dezazun: saltzeko.

KONPROMISOA: EZ ZAITUGU SEKULA BAKARRIK UTZIKO

Konpromisoa eta konfiantza negoziaezinak dira.

Zubelzu familia-enpresa bat da, bezeroekin eta ingurunearekin konprometitua. Gure salmentak ez dira noizbehinkakoak, aldizkakoak baizik; ez ditugu saltzaileak aldatzen eta bezeroak zuzenean bisitatzen ditugu: KONPROMISOA eta KONFIANTZA negoziaezinak dira. Beste lurraldeetan ez dugu zuzeneko salmentarik egiten, ezingo genuelako zerbitzu bera eman.

ZERBITZUA vs PREZIOA: OREKA PERFEKTUA

Stocka kudeatzea edo fabrikatik zuzenean saltzea.

Soluziorik egokienak bilatuko ditugu zure premiak betetzeko: toki gutxi izanez gero, zure produktuak gorde eta gutxika entregatuko dizkizugu. Prezioa baldin baduzu helburua, preziorik egokiena lortzeko salmenta-prozesuak optimizatuko eta behar ez direnak kenduko ditugu.

KONFIANTZA - FIDELTASUNA

Erretiroa hartu arte ez zara joango guretik.

Gure bezeroekin dugun konpromisoa egunero betez lortzen dugun konfiantza, horixe dugu geure aktiborik handiena. Horri esker, erabatekoa da gure bezeroen fideltasuna; eta Zubelzuko bezero izateari uzteko arrazoi nagusia hauxe da: erretiroa hartzea.

AHOLKULARITZA

Guzti-guztia ez daukagu, baina aholku ematen dizugu.

Behar duzuna ez badaukagu, aholkua emango dizugu eta zure beharrak bete ditzakeen beste enpresaren batera bideratuko zaitugu.

ESPEZIALISTAK

Zu lasai egoteko, gu arduratzen gara packaging-lanetaz.

Zure biltegiaren kudeaketa: Zure biltegia guk geuk kudeatu dezakegu: hurrengo bisita iritsi artean beharko duzuna kontrolatuz. Begiratu eta behar dena uzten du; biltegia nik baino hobeto ezagutzen du, eta ez dut inoiz ezer faltan izaten.


KONTSULTA EZAZU GURE KATALOGOA
Bereizten gaituena: prezioagatik erosten hasiko zara; eta, ez gaituzu utziko, zerbitzuagatik
Packaging- eta enbalaje-zerbitzuak preziorik onenean eta Gipuzkoa osorako zerbitzurik onenarekin