Hezetasunaren aurkako gure Serla papera ezin hobea da arrandegietan arraina biltzeko, ez baita hausten urarekin; eta arrainaren ezaugarriak ezin hobe kontserbatzen ditu. Hartara, gure bezero arrainketarien %95ek erabiltzen du paper hori, eta, beste erabilera batzuk ere izan ditzakeen arren, ostalaritzan adibidez, ia kontsumo guztia sektore horretara doa.
APLIKAZIOAK
ABANTAILAK
Gramajeak: 55 (Premium kalitatea), 60 y 70. Beste gramaje batzuk, eskaera bidez.
Pertsonalizagarria: Bai, flexografiako inprimaketa
Tamainak: 54x74, 38x54 y 27x38 (cm.) (beste tamainak eskaera bidez)
Hezetasunaren aurkako gure paperak arrainak askatzen duen ura xurgatzen du, baina arraina lehortu gabe, blaitu egiten baita, baina ez da hausten. Horrela, arraina etxera baldintzarik egokienetan heltzea lortzen dugu, bere hezetasun propioan. Zubelzun ez dugu aholkatzen beste paper laminatu, plastifikatu edo parafinaturik; izan ere, plastikoak ez dio arnasten uzten produktuari, eta egosi egiten da.
Ur, koipe eta abarrekin Serla paperak duen portaera bikainari esker, sukaldean erabiltzeko ere egokia da Serla papera. Erabilera desberdinetarako hainbat tamainatan mozteko eskatzen digute gure bezero ostalariek: pintxoak aurkezteko, paper bereizletzat, ogitartekoak biltzeko, mahai-zapi gisa eta abar.