Lan hori egiteko osagai guztiak –dela papera, dela plastikoa, kola eta tintak– elikagaigintzarako erabilgarriak dira, eta horri buruzko arau guztiak konplitzen dituzte.
Zubelzun harakintza-sektorerako gomendatzen dugu paper mota hori, ez baita alferrik harategietan eta harakintza-enpresetan gehien erabiltzen dena: plastikozko xaflak portaera bikaina dauka haragi freskoa kontserbatzeko. Berez, plastikozko xafla bera erabil daiteke hozkailuan haragia gordetzeko, produktuari itsasten baitzaio, eta oxigenoak uki dezan eragozten du; horrela oxidazioa hein handi batean murrizten da.
Ingurumena zaintzeko onena da paper mota hau, osagai guztiak bereiz eta birzikla baitaitezke, osagai bakoitza dagokion edukiontzira botata.
Azkenik, aurrerago ikusiko dugun paper plastifikatuarekin batera, pertsonalizatzean akabera onenak ahalbidetzen ditu paper honek, zuzenean inprimatzen baita offset-paper zurian (bestelako trataerarik gabe).
Aplikazioak: Harategiak eta harakintza-sektorea
Abantailak: Haragi freskoaren kontserbazio optimoa, prezioa, inprimatze-akabera, birziklatzea
Tamainak: 38x54 y 27x38 (cm.) (beste tamainak eskaera bidez)