Dagokion makinaz bero bitartez zigilatzeko bereziki diseinaturiko ontziak. Ontziaren materialak duen erresistentzia eta gogortasunagatik eta ontziaren diseinuagatik, makina zigilatzaile termikorik gabe erabil daitezke, ontziak hutsezko poltsekin itxita, adibidez. Termozigilatu daitezkeen askotariko ontziak ditugu, eta horietatik asko atmosfera kontrolatuan ontziratzeko erabil daitezke.
ABANTAILAK
DESABANTAILAK
APLIKAZIOAK
Erabilera profesionalerako pentsatu da ontziratze mota hau; izan ere, ontziak termozigilatzeko makina behar baita, eta hori 3.000 eurotik gorako inbertsioa da. Edozein produktu atmosfera kontrolatuetan ontziratzean, hutsezko ontziratzearen tankerako baldintza batzuk sorrarazten ditugu, eta ondorioz, produktuen balio-bizitza luzarazten dugu.
Efektu hori bera horrelako prestazioak dituen termozigilatzeko makinarik gabe sortzeko modua izango litzateke ontziak hutsezko poltsetan sartzea. Erabilera horretarako, kristal hutsezko poltsa erretraktilak erabiltzea gomendatzen dugu; izan ere, hutsean uzteaz gain, errektratilatu egiten baita, produktuari bigarren-azal gisako efektua eragiten dio eta poltsaren ximur eta soberako plastiko gehiena desagertarazten du.
Termikoki zigilaturiko ontzien bitartez, atmosfera murriztuko hutsezko ontziratzeaz gain, produktua ontzian kozinatu edo produktua besterik gabe pasteurizatu daiteke balio-bizitza luzatuz. Kasu honetan, produktua ontziratu eta erretilua termozigilatu eta behin, ontzia lurrun-labe batean sartuko genuke, horrela produktua kozinatuko genuke, edo soilik pasteurizatu.