Elikagaigintzarako packaging-soluzioak eta enbalaje-produktuak Gipuzkoan

Enbalaje- eta elikagaigintza-produktuak

Mikrouhinetarako PP ontziak

Produktu beroen erabilerarako edo mikrouhin-labean sartzeko polipropilenozko ontziak egokienak dira. Baita ere izozkailuan erabiltzeko, izan ere, material hori tenperatura baxuak hobekien jasaten dituena baita. OPS eta PET baino plastiko erresistenteagoa da, baina opakuagoa ere bada; beraz, produktuak ikusgai jartzeko bada, ez dugu gomendatzen.

ABANTAILAK

  • Berorako, mikrouhinetarako eta izozketarako erabilera
  • Erresistenzia

DESABANTAILAK

  • Material opakua

APLIKAZIOAK

  • Aurrez prestaturiko jaki beroak
  • Ostalaritza: eramateko janariak

Polipropileno injektatua (CUI)

Polipropileno injektatuzko gure ontziek balio erantsi handia eskaintzen dute polipropilenozko beste ontzien aldean. Iraunkorragoak dira, itxigailu hermetikoarekin, eta akabera gardenagoaz. Aitzitik, materialaren gramaje handiagoa erabiltzen denez, garestiagoak izaten dira. Baliozko produktuetarako ontzi ezin hobea da, portaera oneneko ontzia bilatzen baita kasu horretan.

ABANTAILAK

  • Berorako, mikrouhinetarako eta izozketarako erabilera
  • Erresistentzia gorena
  • Itxigailu hermetikoa

DESABANTAILAK

  • Prezioa