Elikagaigintzarako packaging-soluzioak eta enbalaje-produktuak Gipuzkoan

Enbalaje- eta elikagaigintza-produktuak

Plastikozko xaflak

Paperaren atalean nahi izan dugu sartu artikulu hau, izan ere, elikagaintzako papera edo filmaren ordezko gisara gero eta bezero gehiagok eskatzen baitituzte neurrira moztutako plastikozko xaflak. 50 mikrako polietileno-xaflak dira, edozein neurrian moztu ditzakegunak; eta plastikoaren abantaila guztiak aprobetxatzen dira.  Adibidez, hestekiak hutsezko poltsetan sartzeko oinarri gisara, paper sulfurizatuaren aldean zurruntasun urria izan arren, izan ere, azken horrek hestekiaren koipea xurgatzen du, hestekia lehortuz; aldiz, plastikoak ez.

 

APLIKAZIOAK

  • Produktuen bereizlea: hanburgesak, gazta-xaflak, haragi freskoa, janari landuak eta abar.
  • Hutsezko poltsetan sartzeko oinarri gisara

ABANTAILAK

  • Edozein paper motak produktuaren koipe edo ur gehiago edo gutxiago xurgatzen duen bitartean, plastikoak ez du hori egiten.
  • Produktua erraz banantzen da plastikozko xaflatik: dela haragia, dela elikagai izoztua edo beste ezer.

Deskribapena: 50 mikrako polietileno zeharrargitsua

Aurkezpena: Eskaera bidez, neurrira mozten da produktu hau