Elikagaigintzarako packaging-soluzioak eta enbalaje-produktuak Gipuzkoan

Enbalaje- eta elikagaigintza-produktuak

PET ontziak

Zure produktuak beira-arasa batean edo horma-apaletan erakusgai jarri nahi badituzu, edo zure bezeroek etxera baldintza onetan eraman ditzaten nahi baduzu: hauxe duzu produktu aproposa. Kontuan izan behar duzu: ezin direla bero dauden produktuak sartu; eta ontziak ezin duela prozesu termikorik jasan (adibidez, ezin da berotu mikrouhin-labean). Ontzia erabat gardena da, eta OPSa bezain gardena ez izan arren, produktua ezin hobe ikusten da.

ABANTAILAK

  • Material gardena eta moldagarria

DESABANTAILAK

  • Ez du beroa jasaten

APLIKAZIOAK

  • Edonolako produktu hotzak: haragiki landuak, frijituak, xerrak, lekariak, entsaladak eta abar.

Zubelzun material honetako ontziak formatu desberdinetan ditugu, zure premietara ondoen egokitzen dena hauta dezazun:

Optipack X ontziak: Tapa laudun ontzi karratuak eta angeluzuzenak, pilatzeko ezin hobeak. Ohiko erabilera: lekariak, olibak, gozoak, frijituak eta abar. Diseinuagatik nabarmentzen dira; ohiko ontzi obalatuaz bestelakoa.

Xerretarako ontziak: Formagatik deitzen zaie horrela: ontzi angeluzuzenak dira eta oso baxuak; estatuko leku askotan hesteki xerratuak gordetzeko erabiltzen dira. Haren formak produktuak lerro bakarrean ontziratzea ahalbidetzen digu (kroketak, albondigak, txipiroiak eta abar), eta neurri egokia du tamaina ertaineko hanburgesa gordinak ontziratzeko.

Tapa altuko ontzia: Ontzi hauek ganga formako tapa dute, eta horrek produktu irregularrak ontziratzea errazten du eta ontziaren eduki-ahalmena handitzen.